sábado, 2 de marzo de 2013

Paulo Freire

   Paulo Reglus Neves Freire pedagogoa izan zen, heziketa munduko teorian eragin handia izan zuena. Paulo Reglus Neves Freire Rezife (Pernambuco Hiria, Brasil) herrixkan jaio zen 1921. urtean. Bera bizi zen inguruko testuinguru soziala txirotasun handikoa izateak erabateko eragina du bere ideiak aurrera eramateko orduan. Rezifeko herrian burutuko ditu oinarrizko ikasketa eta unibertsitate mailako formazioa (Zuzenbide Fakultatean). 1944. urtean Elza Maia Costa de Oliveirarekin ezkondu zen. Bere emaztea Lehen Hezkuntzako irakaslea izen eta honek bultzatu zuen kulturaz eta hezkuntzaz arduratzera, pixkanaka alfabetatze programak (1963) garatzeari ekingo diolarik. Hezkuntza esperientzia, ordea, bertan behera geratu zen 1964ko Estatu militarraren kolpea dela eta. Ondorioz, 1964-69 urte bitartean Txilen erbesteratu zen. 1969an UNESCOko kide izendatu zuten, Harvardeko Unibertsitatean (AEBetan) eskolak emango zituelarik. 70eko hamarkadan Afrikako zenbait herrialderi aholkuak ematen ibili zen. Aldi berean, alfabetatze programak gauzatu zituen, zenbait lurraldetako berregituraketa nazionala bultzatu nahirik. 1980an Sao Paulora itzuli eta 1986an bere emaztearen heriotzak eragin izugarria izan zuen berarengan. Lur jota utzi zuen, 1988an bere lagun mina den Nita Araujorekin ezkondu zen. Bera sortzaileetariko bat izan zen "Langileen Partiduak", 1989an udal hauteskundeak irabazten dituenean. Momentu horretan, Freire Sao Paulo hiriko Hezkuntzako idazkari izendatu zuten, kargu horretan 1991ra arte egon zelarik. 1992-97 bitartean Unibertsitatera itzuli eta "Doctor Honoris Causa" izendatu zuten. Bere konpromiso politiko eta sozialak urte horietako bere azken lanetan islatu ziran. Azkenik, 1997ko maiatzaren 2an hil egin zen.

Iturria: Wikipedia

      Pedagogo ospetsu honen inguruko informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, bisitatu Huelvako Unibertsitatearen web orria.

No hay comentarios:

Publicar un comentario