lunes, 4 de marzo de 2013

Zer da?


  Pedagogia edo hezkuntzaren zientzia hezkuntzaren teoria eta praktikaren jakintza da. Hezkuntza fenomeno konplexua izanik, pedagogiak ere maila eta ezagutza-arlo anitz bere baitan hartzen ditu. Horrela, banakoaren zein gizartearen ikuspegitik azter daiteke eta ondorioz, psikologiaren eta soziologiaren kontzeptu, teoria eta metodoak biltzen ditu bere baitan. Beste alde batetik, ikuspegi teoriko eta ideologiko batetik (filosofiaren eta politikaren bitartez) zein berehalako ikuspegi praktiko batetik azter daiteke (didaktika izeneko arloa osatuz), hezkuntzarako metodo eta teknikak garatuz. Hezkuntzaren konplexutasuna estaltzeko, beste zenbait diziplina ere jasotzen ditu, hala nola antropologia, historia eta ekonomia. Aldi berean, pedagogiaren helburua hezkuntza deskribatu eta ezagutzeaz gainera, hezkuntza sistema aldatu eta hobetzea, pedagogiatik bertatik ezarritako norabideei jarraituz, pertsonaren eta gizartearen garapenaren alde.


Iturria: Wikipedia




No hay comentarios:

Publicar un comentario